XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxeko jauna, hura ikusi zuenean harrituta, galdetu zion:

-Baina emazte maitea, nola zahartu zara, egun batetik bestera?

-Sorgin gaizto batek, bere sorginkeriez jarri nau honela erantzun zion atso zahar gezurtiak.

Harrez gero, Atxondo baserri ondora, egunoro, uso zuri bat etortzen zen, eta hara eta honera beti, etxe inguruan ibiltzen zen.

Atso sorginak ezin zuen begi onez ikusi uso zuri hori.

Halako batean, nagusiak uso zuria sareetan harrapatu zuen bizirik, eta usotxoa eskuez maitekiro leuntzen hasi zen.

Eta buruan laztana eman zionean, orratz buru-beltza buruan josita zuela ikusirik, atera egin zion.

Une hartan bertan, basoko uso zuria, lehengo etxeko-andre gazte, ederra izatera bihurtu zen, eta etxeko jaunak bere egiazko emazte maite, kutuna zela ezagutu zuen.

Hura bai izan zela senar-emazte bien poza eta atsegina!!!

Andre gazteak bere senarrari sorgin gaiztoak egindako txarkeria esan zion, eta etxeko-jaunak sorgin zikina erre egin zuen.

Hala bazen ez bazen, ez niri esan ezer hemen.